Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Pankarta eskuetan
ta hortxe darraizu
bertan egon zintezke
aste eta jai zu
hemen neoruralak
asko gara aizu
idi-dema kentzea
kosta behar zaizu. (bis)
U. Iturriaga
Orain dela ehun urte
ta geunden moduan
ze mundu daukazu zuk
baina akorduan?
Har ‘zazu harria zeuk
ta lotu buruan
apustu gustura neuk
eingo dut orduan! (bis)
M. Lujanbio
Pertsona ta piztia
ez da iguala
idiak bai oraintxe
ehun urte bezala
Perurena, Ergoien
ta Gurutze hala
uste al dezu Oiartzun
Donostia dala? (bis)
U. Iturriaga
Beraz zuri iruditzen
zaizu hain normala
piztia hor sufritzen
pertsonak bezala
dena hain bertakoa
dena naturala
uste al duzu idia
oiartzuarra dala? (bis)
M. Lujanbio
Oiartzuarrak dira
jabe ta ganadu
ta azken bost urteetan
saiotan dihardu
beira dagon jendeaz
egin zaite kargu
hemen bakoitzak bere
sufrimendua du. (bis)
U. Iturriaga
Bai ta biharamuna
ta jai ta bezpera
apustu egingo duzu
berriro ostera
ezin al duzu izan
normala ospera!
Besteak bezala joan
Reala ikustera. (bis)
M. Lujanbio
Anoeta ezin da
hau bezela bete
nahiz han baduten nahiko
miloi eta txeke.
Pozik eingo nitzake
futboleko jente
haiei ere akuilua
sartu baliete! (bis)
U. Iturriaga
Ahokada bat bota
puruari tira
akuiluari begitu
ta soa harrira.
Ezin dugu ados jarri
gu biok argi da
ni ez nauzu lotuko
zure uztarrira. (bis)
