Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Nom de la strophe:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zergatik ez zara gure
genealogiaren parte?
Anekdotak gugan nolaz
ez du behar beste tarte?
Akaso ezagutzeak
jarraipenen bat lekarke
ta oraindik emakumeak
nahi lituzkete aparte
zuk udalean agertu
zenuen behin han jo ta ke
atea jo behar dela
pitzatzen hasten den arte. (bis)
Ta anekdota hori da
bakarrik adibidea
zu ez ezagutzearen
pena da aldiz nirea
zein da urrezko domina
horrentzat irizpidea?
Noren aldeko behar du?
Ta noren adiskidea?
Zuk posible egin zendun
lehen ez zena posiblea
ta zuri esker zabalik
geratu zaigu bidea. (bis)
Zuri esker bide puska
txiki bat nahiz den egina
oraindik zenbait esparruk
sortzen dutenez ezina
oraindik denon oinpeko
lurra ez baita berdina
herrira zabalik nahi dut
zure seten eragina
ta txaloka eskertzeko
kapaz izango bagina
jaso ‘zazu esker onez
saio hontatik domina*. (bis)
*Oihanari ez ezik, publikoan den Maria Jesus Berrotarani ere txalo zaparrada luze bat eskaini diete zaleek, zutik jarrita.
