Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?

Deskribapena

Doinua
Gaur udaberri bat dabil
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Neurria:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zergatik ez zara gure
genealogiaren parte?
Anekdotak gugan nolaz
ez du behar beste tarte?
Akaso ezagutzeak
jarraipenen bat lekarke
ta oraindik emakumeak
nahi lituzkete aparte
zuk udalean agertu
zenuen behin han jo ta ke
atea jo behar dela
pitzatzen hasten den arte. (bis)

Ta anekdota hori da
bakarrik adibidea
zu ez ezagutzearen
pena da aldiz nirea
zein da urrezko domina
horrentzat irizpidea?
Noren aldeko behar du?
Ta noren adiskidea?
Zuk posible egin zendun
lehen ez zena posiblea
ta zuri esker zabalik
geratu zaigu bidea. (bis)

Zuri esker bide puska
txiki bat nahiz den egina
oraindik zenbait esparruk
sortzen dutenez ezina
oraindik denon oinpeko
lurra ez baita berdina
herrira zabalik nahi dut
zure seten eragina
ta txaloka eskertzeko
kapaz izango bagina
jaso ‘zazu esker onez
saio hontatik domina*. (bis)


*Oihanari ez ezik, publikoan den Maria Jesus Berrotarani ere txalo zaparrada luze bat eskaini diete zaleek, zutik jarrita.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra