Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-09-01 Plentzia Jaialdia
Conducteur/trice
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro.

Description

Air
Lili bat ikusi dut I
Urzo xuri pollit bat A
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errealitatea
bertatik bertara
lehertzen zaizunean
bi begietara
zenbakiak entzunda
bai, ironia da
diskriminatzaileak
euskaldunak gara.

Ta erdaldunek berriz
patrika betea
horixe da eurentzat
dagoen suertea
konturatzen ari naiz
nahiz jasan nekea
euskera dela oso
hizkuntza merkea.

Aposturik ez dago
guregan hain zuzen
ez omen dute gero
hala ezagutzen
ta esaten digute
hutsenetan hutsen
“Ez zaituzte entzuten
eta irakurtzen”.

Zer nahi duzue? Hau da
betiko ostikada
lurrean bueltan-bueltan
min hartzeko jada
ez, ez gaituzte hil nahi
bistan dago hara
hemen demokrazia
hiltzen uztea da.

Baina entzule pentsau
izan dut nik usu
zuk ere botereak
zugan baitituzu
ze alderdi politikok
tiratzen zaitu zu?
Zer irakurtzen eta
zer entzuten duzu?

Telebista ez dabil
hortik apartean
behintzat sar dezakegu
gaurko debatean
ETB2 daukate
eskaparatean
ta dibujotxo batzuk
ETB1ean.

Azken sententzia da
honekin akabo
dagoeneko ez dut
esango gehiago
egiten digutena
gaizki dago, klaro
baina hori iraultzea
gure esku dago.