Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Bizitzeko aukerak
badauzka Urbiak
han beti laguntzen du
dagon egualdiak
astean arkuma bat
jango’u Zubeldiak
azkena jandakoan
datoz komeriak! (bis)

J. Soto
Diruai ez zaiozu
egin hainbat kasu
behin udala utzita
Urbiara pausu
artzai izatekotan
nola zabiltzan zu
Joxe Mari’ galdetu
dudaik badaukazu. (bis)

I. Zubeldia
Ardiak jetzi eta
sartuko da oiha’
aurretik Jainkoari
esanda sermoia
oaindik badu indarra
ta badu sasoia
pozik hartuko nuke
holako morroia. (bis)

J. Soto
Baldin memoria ez
badut usteldua
nik zure sortetxea
dut orain heldua
zuk Urdin-baitan hartzen
duzu sosegua
nonbait urdina baita
artzainen zerua. (bis)

I. Zubeldia
Utzi zerua eta
etor zaite behera
gure etxean dezu
eundoko aukera
artzaian tituloa
behar dezu atera
ta oaindik sasoian dau
izeba soltera. (bis)

J. Soto
Maitemina bihurtu
liteke erremin
ez zaite endredatu
holakoik ez egin
ta kontseju bezela
erruki zurekin
ez zaite maitemindu
gipuzkoar batekin. (bis)

I. Zubeldia
Ordun hobea hauta
napar erresuma
Gipuzkoan berdina
degu maitasuna
batzutan eztia ta
besteetan asuna
nik pista eman dizut
egin nahi dezuna! (bis)

J. Soto
Pareja beharra zen
lege denontzako
nahiz eta nik ez dudan
ez jotzen ontzako
izeba soltera bat
Joxe Marintzako
ez al duzu beste bat
Feliperentzako? (bis)