Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-10-25 Amendüze Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Peio Minhondo
2025-10-25 Amendüze Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Peio Minhondo
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
P. Minhondo
Holako jendea izaitea, nik hemen ez nuen uste
gainera Xalbador nor den ere, horiek hor ez dakite!
E. Etxandi
Alex Sardui ta tabernan daude, Peio ta Elix jokoan
nola hainbeste jende bada gaur, Urepeleko zokoan?
P. Minhondo
Dakigu huna jina zaukula, horiek betetzen kexak
untsa futitzen dira izaitea, hor herri guzia frantsesak.
E. Etxandi
Milaka jende dira gaurkoan, eta giro bat airosa
agian berriz ospatzen dute, Xalbadorren heriotza.
P. Minhondo
Holako jendea ez dut ikusten, nik usu a ze kaltea!
Jende guzieikin segur ukain dut, neretzat hor emaztea.
E. Etxandi
Hegoaldekoek ez dute falta, furgonetetan indarrik
Xalbadorrenea bisitatzeko, etortzen dira bakarrik.
P. Minhondo
Horiekin mintzatzeko ari niz, hortxe ni pixka bat nekez
Elix nola erraiten da biera? Lagundu hor espainolez.
E. Etxandi
Urepelen gaur gira gu Peio, eta dena berdin dago
biera edo kaña erten ahal duzu, edo sinple: garagardo.
P. Minhondo
Hiztegi hori egiten zait bai, neri pixka bat arraro
hala ere hor dragatzeko nik, beharko dut gehiago.
E. Etxandi
Sarduiek ere joko horietan, benetan badu ahala
bera matxista iduritzen zaut, pixka’t zu ta ni bezala.
