Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xumai Murua
Bertsoa entzun |
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xumai Murua
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Murua: Elkarrekin hamar aste
pasa'itugula dut uste
baina oraindik gira eroak
oino biak gazte.
Ez zaitela jarri triste
"Bai" ala "Ez"aren eske;
bai, maite zaitut baina ez uste
nuen bezainbeste. (bis)
B. Gaztelumendi: Ausartu zera kolpera
duda-mudatan sartzera;
leheno aurrera jo nahi zenuen
ta orain atzera.
Bi malko zaizkit atera
ta pestatu det ostera:
nere soineko hau baino askoz
txurigua zera.(bis)
X. Murua: Nahiz koloreak nahasi
ez baitu egiten grazi
gaurko honetan baietza ez duzu
lagun irabazi.
Ni ez naiz tronpatu kasi
hauxe bainuen ikasi:
gaizki bukatu baino hobe da
batere ez hasi. (bis)
B. Gaztelumendi: Nik beti zaitut laguna
ta orain berriz kuttuna;
beldurra al da dena zalantzan
ipintzen dizuna?
Jantzi zazu eraztuna
eman baietz erantzuna
beldurra baino fuerteagoa
baita maitasuna. (bis)
X. Murua: Ez dizut eginen kasu
buruaren jabe nauzu;
erabakia ez-a da eta
ez da bai-a aizu;
ez dizut emanen musu
geratuko zaizu usu
eta benetan maite banauzu
ulertuko duzu. (bis)
B. Gaztelumendi: Ustez hainbeste maitasun
eta orain hainbat zentzun...
Dirudienez nere esanik
ez dezu nahi entzun.
Zuk zer egin behar dezun?
Ezetz didazu erantzun;
hor ikusten da Xumai zuk zenbat
maiatzen ninduzun. (bis)