Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2005-02-19 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue
| Bertsoa entzun | 
2005-02-19 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri berezikoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Del Olmo epailean erruz
hain agertu zan harroputz! (bis)
Orain urte bi itxi euskuen
ta harrezkero gabiz kontuz;
ago bat itxi euskuen baina
guk ago ugari daukoguz. (bis)
Tristea izan zan benetan
guztia sasoi haretan. (bis)
Baina Berria egin genduan
euskaldunok bueltan-bueltan;
erantzuteko gaitasun hori
behar da arlo guztietan. (bis)
Zabaldu genduan barriz
ta harrezkero danok irriz. (bis)
Baina adi egon beleak beti
gure kontra artez dabiz;
horretan ere ekin behar jako
egunero irakurriz. (bis)
