Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia
Gai-emailea
Olibares, Javi
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Intxaurraga, Eñaut
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercice
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga: Ai zenbat urte daroakuzen
audientzia baten mende!
Euskaldunentzat egiten dira
froga, epaiketa ta lege.
Nahiz ta hamendik guri iruditu
holako barbaridade
ez da bakarra izan kasua
eta ezta azkena be.

E. Intxaurraga: Hainbeste jente borrokan dabil
Euskal Herriaren alde
ta horregatik ez dira euren
askatasunaren jabe.
Hainbat pertsona ipini dabez
epaile zorrotzen pare...
Laster arnasa hartzea ere
galazi egingo dabe!

A. Egaña: Mezu horixe igorri dute
zuzenki edo zeharka
lehenago estu zegon kontuai
goitik behera berriz kalka.
Ideiak eta sentimentuak
kondenapean. Ze marka!
Hori zigortzen hasi ezkero
honek amairik ez dauka.

A. Arzallus: Makroak dira sumarioa ta
injustizi españarra
ta makroa da auzitegiek
hartua duten indarra.
Makro ez al da hitz puztu hustu
eskasa eta zatarra?
Ta horrek berak erakusten du
marko berrian beharra.

J. Maia: Zentzu gabeko makro epaiketak
edo tortura krudela.
Txarrena dugu edozertara
ohitu egiten garela
eta jendeak jarraitzen dula
ezer ez balitz bezela
pentsatu gabe hurrena igual
norbera izango dela.

M. Lujanbio: Makro epaitegi ulertezin bat
burutzen hainbeste urte.
Gero alderdien ilegaltzea
ideia batzuen truke.
Espaini aldeko araudiak du
oinarria oker nik uste:
injustizia juxtu ez baina
legezko bihurtu dute.