Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Amuriza, Xabier
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza: Apaiz kontuak berriro ere
atera dira argira
ni ari nintzen Joxe Agirreren
bizimoduan harira:
gizona gordin ta argi dago
bestela berai begira.
Nik uste zure dietetikan
bizioak falta dira. (bis)

J. Agirre: Neri aspaldi joan zitzaizkidan
bizioaren afanak
hoiek dirade berak etorri
ta berak juaten diranak.
Egia esan galduak dauzkat
beste gainontzeko danak
tentsiua ta intentziua
dira ondo dauzkadanak. (bis)

X. Amuriza: Apaiz kontuak lehen ipini nau
berriz otoizka elizan
baina une hartan Agirrerekin
solasean ari nintzan.
Tentsioa ta intentzioa
dabiltz elkarren gerizan
Sintrona martxan dabilen arte
ez horren beldurrik izan! (bis)

J. Agirre: Ni naiz benetan ezjakina ta
zu oso asko dakizuna
bainan oraintxe esan nahi dizut
ondo merezi dezuna:
ez dakit nola betetzen dezun
etxeko eginkizuna.
Hau da gizon bat Jainkua saldu
ta andrea erosi zuna. (bis)

X. Amuriza: Ezingo dut ba hori ukatu
gertatu baitzen horrela
badakizue apaiz gogoak
dirudiela orbela.
Jainkoa saldu andrea hartu
zuk esan duzun bezela...
Esazu orain kapaz bazera
tratu txarra egin nuela! (bis)