Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Bertsoa entzun |
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Nom de la strophe:
Neurri berezikoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ni kaspa neukan neure buruan,
bardin hemengo ta hango,
Jainkumendian dantza ondoren
ez dakit zenbat pandango;
burutik behera kaspa,
eskuakin arraspa,
juan banitzan juango!
Txix eratia ona izango da
baina nik ez det erango. (bis)
Bere ustetan medizinetan
horrek dauka errazoia,
medizina ona errez zainduta
egindutzen du sermoia.
Zu zera naturista,
trumoia ta tximista,
eta esatera noia:
jaboi txinbuaz garbitu zazu
zuk zeure melokotoia. (bis)