Bertsos - View details   To know more about this section

2000-04-08 Galdakao [Bertsoa] / Mañukorta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-04-08 Galdakao
Conductor
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Authors
Mañukorta
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehenbiziko zatiari amaiera emateko gauza xelebre bat, baina ia egunero telebistan azaltzen dana, eta hori be euskalduna dugu - beno ez dakit euskaraz dakien, baina euskalduna dela bai -, Txumari Alfaro, nafar naturista. Hau naturista dok, medikue, eta hik, beste askok bezala, kaspa arazue daukek, kaspie jausten jak hiri be; eta enterau haz horrek daukela formularen bat: egunero heure txixe edatea; hori dok itxura danez formularik onena.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-04-08 Galdakao [Bertsoa] / Mañukorta

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni kaspa neukan neure buruan,
bardin hemengo ta hango,
Jainkumendian dantza ondoren
ez dakit zenbat pandango;
burutik behera kaspa,
eskuakin arraspa,
juan banitzan juango!
Txix eratia ona izango da
baina nik ez det erango. (bis)

Bere ustetan medizinetan
horrek dauka errazoia,
medizina ona errez zainduta
egindutzen du sermoia.
Zu zera naturista,
trumoia ta tximista,
eta esatera noia:
jaboi txinbuaz garbitu zazu
zuk zeure melokotoia. (bis)