Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa
Gai-emailea
Sarasua, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek aitona ta iloba zarete: aitona Xebaxtian ta Maialen bere iloba. Bi mila eta berrogeita hamargarren urtean gaude eta Maialenek ikastolan ikasi berria du hogeigarren mende bukaera eta hogeita batgarren mende hasierako historia, bainan gauza batzuk ez ditu ontsa ulertu. Ta orain aitonari galdezka ari zaio eskolan ulertu ez dituen gertakari batzuz.

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Aitona eskolan jo eta fuego
nola beti diharduten,
aritzen gara zuen garaiko
bertso zaharrak entzuten.
Bi mila eta batgarreneko
bideoa ikusi det aurten.
Buruan trapu beltz xelebre hori (bis)
zertako jazten zenuten?

S. Lizaso:
Jakin-min pixkat badaukazula
ohartu naiz alajaina!
Garai haietan lehiaketak'e
bazuten bere tamaina,
ta trapu beltza izaten gendun
garaitzearen ordaina;
gure garaian balio zuen (bis)
urrezko medallak aina!

Lujanbio:
Jende pilo bat zuek entzuten,
han ez zegon, ez, bakarra!
Batzuk aurpegi tristea eta
beste batzuk irrifarra.
Orain grabatu egiten dira
eta badute indarra;
nolako lana txaloak ere (bis)
benetan egin beharra!

S. Lizaso:
Hain ezberdinak izanagatik
orduko eta gaurkoak,
bere morboa gaur bezelaxe
izaten zuen jokoak,
eta txaloak izaten ziren
han benetan jotakoak.
Zuen garaian teknikai esker (bis)
hoiek'e plastikozkoak!

Lujanbio:
Gaur egun jaiak hasten ditugu
eta dantzan ezin buka.
Ni bideo hori ikusiz negon
baino seko harrituta!
Orain dauzkagu milaka argi
ta gerriak mugituta...
Ez al zineten, aitona, aspertzen (bis)
eskuk patrikan sartuta?

S. Lizaso:
Gaztetxo zera, ulertu ezin,
horretan korforme nago.
Gauzak ez ziran era horretan
edo bestela akabo!
Gaur zuen gisan argien bila
presaka ez ginen joango;
guk ilunpean ikusten gendun (bis)
argitan baino gehiago!

Lujanbio:
Milaka eta milaka lagun
bertsolai bakarrarekin
hunkitzen ziren, larritzen ziren,
sentitzen zuten atsegin.
Ta gauza batek ere harritu nau,
aitona nahi nuke jakin:
zergatik egiten zuten negar (bis)
presoak aipatzeakin?

S. Lizaso:
Herri presoa gendun Euskadi,
ez dago esan beharrik;
jende artean ez zan ez falta
malkorik eta negarrik!
Zuen garaian hitzak ez dauka
gure garaiko indarrik:
lehen bihotzera iristen ziren, (bis)
gaur belarrira bakarrik!

Lujanbio:
Urruñan egin saio bat ere
ikusi dugu segidan;
neska-mutiko gazteak eta
batzuk helduak baziran.
Gaur bertsolarik abesten dute
eta haurrak jira-biran...
Maialen haurdun irten zenean (bis)
zergatik harritu ziran?

S. Lizaso:
Ez da erreza galdera horren
zergati dena laburtzen:
neska beltz harek lehen bazekien
entzulegoa xamurtzen,
ta ametsen bat jolasaldian
urruti xamar joan zen...
Jende gehiena harritu ginen: (bis)
aita ez zen ezagutzen.