Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Bartra, Iñigo Izagirre
Bertsoa entzun |
2003-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Bartra, Iñigo Izagirre
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi:
Proposamen bakar bat
ekarri det tinko:
burrukan dabiltzanez
hainbeste mutiko
gaztelekurik behintzat
ez degu jarriko! (bis)
O. Bartra:
Alkaterako ere
nik badaukat marka
ta proposamen onik
noski ez zait falta:
urte osoa izango da
Maiatzaren bata. (bis)
I. Izagirre:
Batek gaztelekurik
ez du nahi eratu
ta honek jaiegun hori
betiko hedatu...
oso errexa dago:
ba ni aukeratu! (bis)
I. Apalategi:
Ez da barkagarria
Iñigoren falta
eta ezingo zaizu
zuri ere barka
listatara kanpotik
etorri zera-ta. (bis)
O. Bartra:
Herri hauxe joateko
oin baino hobeto
ni neu aukeratuta
benetan ederto
bizkaitar bat behar da
hauxe zuzentzeko. (bis)
I. Izagirre:
Gabirin izango naiz
ni neu alkatea
aukera egin nun ta
ez baita kaltea
listan sartzea edo
listoa izatea. (bis)
I. Apalategi:
Baina flojo zabiltza
hemen abizenez:
lehenengo Del Olmo ta
ondoren Jimenez
zu bidali zaituzten
tokira joan zaitez! (bis)
O. Bartra:
Borroka egiten gabiltz
hirurak tarteka
baina alperrekoa
zuen botaketa
PPk dana aurretik
amañatu du-eta. (bis)
I. Izagirre:
Andaluzitik nator
nolako balantzak!
Nerekin larogei bat
autobus dakartzat
Gabirin izango naiz
kontzejala behintzat! (bis)