Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-04-03 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Ekaitz
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Anaiak zarete. Etxeko seme formala da Ekaitz. Ikasle ona, zintzoa, esanekoa. Iker, berriz, golfoa. Etxean beti noiz iritsiko den zain egoten dira. Baina gaur, etxera bidean, Ekaitz ikusi duzu sekulako mozkorrarekin ate ondoan.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia:
Ez nuan uste gaur bilatzerik
horrelako pelikula!
Anai formala moxkortu zaigu
ez nun espero sekula.
Ta aizu, Ekaitz, egin nahi dizut
nagoen tokitik burla;
azken finean antzematen da
odol berdina degula. (bis)

E. Goikoetxea:
Nik formal-formal pasatu ditut
bizitzan hainbeste urte
baina gaur trago bat egina det
hiru-lau balantzen truke;
etxe barrura sartzeko orduan
nahiko lan badegu guk'e...
seko mozkortu naiz o bestela
zerraila aldatu dute. (bis)

I. Zubeldia:
Ate ondoan a ze nolako
buila eta iskanbila!
Oso zuzena ematen zun da
moxkortu zaigu mutila;
alfonbran ondon ez dit ba egin
egundoko txahal pila!
Egon zaiz lasai, egin zazu lo
banoa fregonan bila. (bis)

E. Goikoetxea:
Beasainen'e egon badenez
hainbeste taberna mota
gaurko honetan abitu gera
jarri arte zopa-zopa.
Odola dela eta ez dela
anai arteko borroka...
mozkortu're nik ein beharko dit
hi ez haiz formalduko-ta. (bis)

I. Zubeldia:
Kubata edaten ibili zera
lagun ekin eta ekin
ta holakotan moskortu ohi da
zuk hori ez al zenekin?
Goazen ohera altxatu zaitez
beharko degu aldegin
bestela aita etorriko da
urritz makilan batekin. (bis)

E. Goikoetxea:
Bat aingeruen pareko eta
besteak zenbat pekatu...
orain arteko gure bizitzan
ezberdin degu jokatu;
eraman degun papera ere
beharko degu aldatu:
gaurtik aurrera ni irtengo naiz
ta zu etxean geratu. (bis)