Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-05-17 Leitza [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-05-17 Leitza
Conducteur/trice
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Azpillaga, Jon
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal Herrian beti potentzia eta inpotentzia eta horrelako kontuekin ibiltzen gara; baina aspaldi honetan inpotentziaz ari gara hizketan munduan, baina inpotentzi sexualaz. Eta amerikarrek, nola ez, irtenbideren bat bilatu dute: Viagra izeneko pilula. Zuek ba al duzue beharrik edo erosteko asmorik?

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-05-17 Leitza [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lizaso:
Galderik ez zak egin
horren nabarmenik,
aitonari ez eman
horrelako penik;
ez det pentsatzen pildorik
inon eongo danik,
nere traste txiki hau
mogituko dunik! (bis)

J.Agirre:
Ni ere aurkitutzen naiz
trantze gogorrean,
gauzak dauzkagu garbi
esan beharrean;
ez dala mogitzeko,
ez daola indarrean,
mogitu eiten da baina
postura txarrean! (bis)

Lazkano:
Adin kontu honekin
ez daukagu bromik,
ez da beti indartsu
dagoen gizonik!
bainan pirulai ezetz
esango diot nik,
zezen zaharrarentzako
ez da pentsu onik. (bis)

Azpillaga:
Kontu hoietan ez da
izaten negarrik,
nola hemen ez den falta
eme eta arrik.
Joxe Lizasok dio
ez dula indarrik,
nik oraindik ez daukat
pastilla beharrik. (bis)

J.Lizaso:
Lizaso bakarrikan
ez dago itsusi,
zure bertsoak ez dit
neri egin grazi.
Andretxo ezin bazera
jolastu gabe bizi,
ni pakean utzita
kandela erosi. (bis)

J.Agirre:
Oandik gustatzen zaizku
Joxepa ta Arantxa,
nahiz ez leiken ukatu
urtearen mantxa;
baina mejora leike
aitonaren martxa,
behi zaharraren lekuan
balego biantxa. (bis)

Lazkano:
Batzuk inbentu horrekin
ez daude haserre;
nik horrelakoeri
eiten diet parre;
hildakoa pizteko
ez dago ezer'e,
azeleratzen bada
motor zaharra erre. (bis)


Azpillaga:
Hiruroita hiru urte
eta nago bapo;
andreak hiruroita bat,
prest dago dantzako;
baina pastilla hoiek
nik dinot zertako?
Erosten badet ere
andrearentzako. (bis)

J.Lizaso:
Hau're esan behar al zan
hizketan hasita?
Leku txarrera egin
degu gaur bisita;
Gaztiantzat ez dago
hori galerazita,
zu're konforma zaitez
tripan igurtzita. (bis)

J.Agirre:
Andrean aitzakia
gizon askon era;
esan leike sasoian
daukagula bera;
Azpillagai indarra
beti mingainera,
bainan paralitiko
gerritikan behera. (bis)


Lazkano:
Negozioan hola
nahi dute jolastu,
bragetaren kontura
patrika orraztu;
hoiek zertan dabiltzan
ez zazute ahaztu:
aitonak lehen bezela,
berak aberastu. (bis)

Azpillaga:
Azpillaga indartsu
dago oraindio,
kontu horretan zertan
jarri ni serio?
Hiru hauek hor daukate
ez jetxi ta ez jio,
pixa eiteko ere
ez die balio! (bis)