Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Jon Azpillaga
- Info.
- Airs des bertsos
- Verses improvisés
- Verses non improvisés
- Aldizkakoak
- Enregistrements
- Presse
- Bibliothèque
Datu pertsonalak
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Bertso irakaslea
Information biographique
- Biographie
- Pasaian jaioa bada ere, urte t'erdirekin Berriatua herrira joan zen familiarekin bizi izatera eta bertan hogei urte egin zituen baserritar gisa. Gero urte bat Ondarroan (orfeoian tenore kantatuz) pasa ondoren, Mutrikura ezkondu zen 1960an. Tailerrean lan egin zuen. Hamalau urterako koplari hasi zen santa eskean. Frankismoaren garaietan makina bat plaza egindakoa da han eta hemen, besteak beste, Jon Lopategi lagun hartuta. 1960, 1962, 1980 eta 1982ko Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere bai.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- Amoroton, 1950-07-04an Jon Mugartegi lagun zuela.
Publications
- Argitaratutako grabazioak
- Azpillaga, Jon (1980). Jon Azpillaga bat. Bilbo: Autapen. (Xoxoa. Bertsoz ; 3).
Amuriza, Xabier (1979). Galarretako jaialdia : Xabier Amuriza
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Urkiza, Julen (1986). Jon Azpillagarekin solasaldia. Karmel, 177, 87-93.
Torrealdai, Joan Mari (1987). Bertsolariei inkesta. Jakin, 44 , 101-214.
Aizpurua, Mikel (2001). Hasi, Azpillaga. Oiartzun : Sendoa. (Auspoa liburutegia ; 272). - Ekoizpen oharrak
- "Uztapideren jarraitzaile sutsu agertzen da, Pello Mª Otañoren eragin nabarmena duelarik: bertsogintza garbia, erreza, patxara erritmoan maneiatzen daki. Belarri eta eztarri oso oneko, publikoaren begi belarriak atseginez betetzen dituen plaza gizon jator eta noblea"
(J. Dorronsoro Bertsotan II 1936-1980an oinarrituta)
Frankismo garaiko azken urteetan indartu zen bertsogintza politiko-sozialaren egile behinenetakoa. Ildo horretan bikote ezagun eta banaezina osatu zuen 1970eko hamarkadan Jon Lopategirekin.