Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-04-04 Zumaia Jaialdia
Conducteur/trice
Maia, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Sorozabal, Jokin
Exercice
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Saltarina da txepetxa eta
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 8ko nag.
Doinua: Saltarina da txepetxa eta

Egaña:
Sorozabal zer bitxo genuen
ez dezaket imajina,
juxtu-juxtuan pasako zitun
eskola eta dotrina;
txkitan ere hau izango zan
moko xorrotx, mingain fina,
buila haundirik ez zun egingo
ta egiten zuen pittina,
disimulatzen zekina.

Sorozabal:
Ni haurretan zer plantan nengoen
Andonik ez zuen jakin.
Auzoan zehar ibiltzen ginen
aztarrika elkarrekin;
aitari kaja erreminta hartu
ta traste zahar guztiekin,
ta goitik-beherak egiten nitun
nik umeen kotxeekin. (bis)

Egaña:
Zaputza hartu, eoskortuta
etxetik ihesi porai!
Imajinatzen ote dezute
ze bitxo genuen Unai?
Kate motxean lotuta ere
ez zen geratuko lasai,
bere jostailu denak puskatuz
lehenengo egunean, ai!
Ta anaienak ere bai.

Iturriaga:
Hara, Andodik nere historiai
gaur jarri dion errenta!
Hori entzunda inork sinistu
dezake gaur berriketa.
Umetan ez naiz trastoa izan,
hori egia da eta,
nik anaieri puskatu ezer,
gauzak zituzten gordeta,
neri beraiek noizbehinka.

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak

Egaña:
Imajinatzen ez da xamurra,
hori esan nahi dut aurrez;
etxegintza ta bertsolaritza
maitatu ditu indarrez.
Horrexegatik Imanol haurra
imajinatzen dut errez:
su bazterrean bertsoak botaz
umeen ahots kaxkarrez,
eta etxeak egingo zitun
sutako egur kozkorrez. (bis)

Lazkano:
Normala zenez ume ugari
gendun gu ginan gunean;
ume negarra arratsean ta
ume negarra egunean,
eta batek zer egin behar du
giro klase hau dunean?
Beti ez degu erreza izaten
gure gustoko lanean,
hori guztia egiten nuen
pakea izaten nunean. (bis)

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator


Egaña:
Xebastiani txiki zelarik
haunditasunak erasan;
Azpeiti osoa kabitu zeiken
Xebastianen kalabazan;
Jauna hartzeko argazkia're
atera besteon trazan,
amak guraizez moztu zuena (bis)
koadroan sartuko bazan.

S.Lizaso:
Ustekabean horrek nerekin
asmatu du zuzenean,
sekreturikan ez da egoten
haundi eta gizenean.
Txikitan ere haundia nintzen
gure aman esanean,
sei kilo t' erdi ba omen nintzen (bis)
munduratu nintzenean.

Egaña:
Mañu eskolan ikusten det nik
sarri ezin erantzunda,
"e-me ta a-ma, e-me ta i-mi"
letzen ikasi nahi zun-da;
"e-me ta i-mi, e-me ta o-mo"
arrotz zitzaion burrunda,
"mu" bakarrikan ikasi zuen (bis)
etxeko behiei entzunda.

Mañukorta:
Ni basarriko mutil kozkor bat
Euskal Herriak dakina;
ez nun ikasi, bost-sei urtean
egina nun ahalegina.
Nik "mu" bakarrik ikasi arren
badaukat nahiko azaña;
nere aldian ez jakina zan (bis)
Zarautzeko Egaña.