Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Diseinuzko droga ezezagun bat, izugarri ona eta ez dakit zenbat dohain omen dituena, eskaini dik lagun min batek. Zalantzan hago probatu ala ez.

Description

Air
Munduan libre bizi izatea
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene laguna uste zintudan
jatorra eta noblea,
zeuk ere alde ilun triste bat
nunbait zeneukan gordea.
Egin didazun eskeintza ez da
uste bezain dotorea;
emango dit umorea
ta abildade doblea,
hartu ezkero izan ninteke
naizena baino hobea;
hobetuko naiz baina orduan
neu izan gabe ordea. (bis)

Drogak hartzea, hori omen da
egungo gazteen plana;
leku onean gelditu zaigu
ohitura ta iragana!
Geure burua hondatu nahian,
hori gure afana;
lasai hartzen degu dana,
biharamunean lana!
Eskeini dezu ta horrek zerbait
pentsaraztera narama:
zertarako det gaur egitea
bihar ezingo dudana? (bis)

Ez zazu pentsa droga denikan
inorentzako mejora;
ez zazu pentsa drogari esker
iristerik oso gora;
norabaiterantz abitu zera,
ondo jakin gabe nora,
bainan noizbaiten denbora
epailea izango da.
Nik pentsatu det ona ote den
bainan netzat askotxo da;
nik nahiago det naizen bezela
txartxua baina gustora. (bis)