Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-05-04 Legazpi Jaialdia
Conducteur/trice
Xabier "Euzkitze"
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Oraindik sasoian hago baina, ez zekiat konturatu haizen hemengo bertsolarien artean gaur heu haizela zaharrena. Ez al dik zer pentsatua ematen?

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hemen denetan zaharrena neu naiz,
ni bakarrik denen kontra.
Xahartzen ari naiz baina ez nago
exkaxtua eta jota.
Zaharragoa da Retegi eta
gorengo maila igota;
Zoetemelk bera zein izan genun
hementxe daukat jasota;
nere edadean hark jantzi zuen
arko-irisaren mailota. (bis)

"Osaba xaharra" maiz esaten dit
neri iloba laztanak;
zahartu beharra derrigor dauka
gazterik hiltzen ez danak.
Baina oraindik ez dira akitu
mundu honetako lanak;
ez pentsa gero nere itxura
izaten dutenik danak!
Gazteagoak badira hemen
burusoiltzen ai diranak. (bis)

Real segundan ezagutu nun,
buruan nunbait hor dago;
ta ilargira Amstrong joan zanen
Euzkitze sehaskan lo-lo;
ta Burgoseko juizio hura
setenta baino lehenago;
Kennedy bera nola hil zuten
ni akordatzen naiz, klaro!
Aizu Euzkitze, arrazoi dezu,
xahartzen hasia nago. (bis)