Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-06-29 Beasain Jaialdia
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek aita-semeak zarete. Lizaso, aita, semea etxetik noiz joango desiatzen dago. Semeak, ordea, ez du horrelako asmorik, gustura dagoela eta etxean segitu nahi duela esaten du.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Aita-semeen tartean sarri
hainbat disputa sortu da,
nahiz eta bukaezina degun
elkarrekiko lotura,
anima denak etxetik kanpo,
hau da betiko ohitura,
bizi guztian igaro gabe
aita zaharraren kontura. (bis)

J.Sarasua:
Egunak eta urteak ere
hemen pasa'itut hamaika!
Ta teorian askatasuna
behar du gazteak maita.
Gure famili bizitza hori
horren xelebrea baita,
zakar xamarra izanagatik
asko maite zaitut aita. (bis)

S.Lizaso:
Egun guztia etxetik kanpo
hor ibiltzen zera nonahi,
amarentzat erropa zikinak
eta aitaren pagan zai;
hoita hamar urte badituzu-ta
utzi aita-amak lasai,
guraso hitza onartzen degu,
morrontzarik ez degu nahi. (bis)

J.Sarasua:
Aita egiak esaten hasi
zaigu hemen bapatean,
itxura danez ni mantzentzeko
ez dabil borondatean.
Tratu txiki bat egingo degu,
segi dezagun pakean,
ni izango naiz zuretzat morroi
paga dagoen artean. (bis)

S.Lizaso:
Garai batean bezela orain
ez da bizi gazterikan,
pentsamoldetan sortu ohi zaigu
buila ta kontrasterikan;
eguna lotan, ez du pentsatzen
lanean'e hasterikan,
eta etxera ez du ekartzen
disgustoa besterikan. (bis)

J.Sarasua:
Ez pentsa hauen kontu bizitzen
nagonik oso abila,
amak eiten du lan gehien eta
hau parranda askoren bila;
bestela nola gerta litekeen
jendea ohar dedila:
holako seme exkaxa eta
aita horren borobila. (bis)

S.Lizaso:
Nahiz ta sarritan gonbita egin
ez da etxetik juaten,
garai da-ta martxa pixka bat
hartuko ahal du noizbaiten!
Hasi zaitea nunbait lanean
ta zeuk eginetik jaten,
iturri denak urte guztian
ez dute ura ematen. (bis)

J.Sarasua:
Gazte jendeak ez dauka lanik,
ez uda eta ez negu;
gurasoekin bizi beharrean
erdi-derrigor gaude gu.
Aizazu aita, portatu zaitez,
egingo dizut erregu,
testamentua egin zazu ta
gero ikusiko degu. (bis)