Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Amets, kartzelatik ateratzera zoazela, Maialen presozainak urteetan eman ez zizkizuten amodiozko gutunak eman dizkizu. Hiruna bertso, hamarreko handian, Amets hasita.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Hainbeste gutun espetxeraino
heldu ziren egun batez,
sendiak zuzen ekarririkan
edo postari bitartez.
Zoritxarrean gutun guztiak
izan dira nere kaltez;
zure eskutan gehiegi zeuden
ta nere eskutan batez;
zuk gorrotoa zabaltzen duzu
amodioaren partez. (bis)

Lujanbio:
Lagun, azkenik iritsi zaizu
irteteko momentua;
orain nahikoa irrifarre ta
algara eta kontua.
Eman ezkero eskutitz hauek
zuretzat zer pekatua!
Horrexegatik ez emateko
erabakia hartua,
ez nuelako gordinagotu
nahi zure sufrimentua. (bis)

A. Arzallus:
Hogei bat urte kondena neuzkan
epailearen epaian,
eta kartzelan hemen egon naiz
sarri negar egin nahian,
berdin ziegako ohe gainean
edo bulegoko mahaian;
elkartasunik ez nuela ta
ez nengon modu lasaian;
ta orain berriz iritsi dira
behar ez diren garaian! (bis)

Lujanbio:
Maitasun hitzak beti onak dira
maitasun hitzak izanik;
behar ez diran garaia denik
ezin nezake esan nik.
Espetxeraino iritsi ziran
hauek nundik edo handik,
maitasun hitzak kuttun gordeta
zuretzat norbaitengandik;
benetakoak baldin baziran,
iraungo dute oraindik! (bis)

A. Arzallus:
Zoritxarrean asko baitira
oraindik preso daudenak,
nere lagunak oraindik hemen
gelditu dira gehienak,
ta nik kalera joateko ditut
kristoren itxaropenak!
Handik bidali behar dizkiet
nik kaleko bizipenak,
ta zuzenean emaizkiezu
nik bidalitako denak. (bis)

Lujanbio:
Bidali ezkero jasoko dute,
ez dizut esango ezetz;
ixkutun bada ere emanez
behin lagun zutenan partez.
Kalera zoaz, ez amorrazi
ta ez egon atsekabez;
etsai naiz baina aholkutxo bat
eman nahi dizut bihotzez:
ez zenuenan damuz ez bizi,
baizik duzunaren pozez. (bis)