Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Elustondo, Nerea
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Sustrai, hiltzat eman eta gaur lur eman dizute. Zeure onera etorri zara ordea hilkutxa barruan. Patrikan aurkitu duzu eskuko telefonoa eta Nerea, emazteari deitu diozu. Zortziko txikian launa bertso Sustrai hasita.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Heriotzak baditu
zenbait konpromezu,
gustora ez zaudela
nabaritzen zaizu;
baina bizirik nago,
emaztea, aizu.
Beraz orain lutoa
kendu dezakezu. (bis)

Elustondo:
Nere senarra dago
ondo-ondo hila.
Beraz zertan atera
hainbat katramila?
Zu zaitugu lapurra
benetan abila,
nondik atera dezu
senarran mobila? (bis)

Colina:
Buruan gordea nun
hori, alafede,
apurutik joatea
nuelako xede.
Teknologi kontutan
ez al dabiltz trebe?
Kobertura baitago
inpernutik ere! (bis)

Elustondo:
Hara ze bota didan
neri kolpetikan,
hasarratu beharra
degu oraindikan!
Kobertura egon leike
gaur infernutikan,
baina hilkutxan ez dago
koberturarikan. (bis)

Colina:
Hilkutxan sartu naiz ta
sortu da problema;
urruti gelditu da
emaztean pena.
Kobertura badago,
gainera onena,
Euskaltel dugulako
batzen gaituena. (bis)

Elustondo:
Zure barruan bada
hainbat gauza bitxi;
hala ta guztiz ezin
dezaket ahantzi.
Horrek batzen gaitu bai,
eta ez da gutxi!
Baina nere senarra
ez da deitzen Patxi. (bis)

Colina:
Hemendik izan dugu
nahiko berriketa,
gezurra izan baita
senarran hilketa.
Deituiozu Patxiri
etor dadin xerka,
bertsota Legazpira
juan behar dut eta. (bis)

Elustondo:
Beraz Legazpin dezu
gaur bertso saioa,
nigana ekartzearren
dudan garraioa.
Hara joateko ez zaude
batere iaioa;
harrek jango ahal zaituzte
txotxo arraioa!