Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Ai, gure kankailua
ederki ari da!
Colina:
Egoki luzitu du
bersoen harira.
Maia:
Hor dabil puruari
tira eta tira,
Colina:
eta amatxo aurrean
arretaz begira.
Colina:
Hala ere gurera
heldu da txapela,
Maia:
zuen semea ere
ez baita txepela;
Colina:
horrela irabazi
behar dut kiniela,
Maia:
ziur Jonen atzetik
geratuko dela.
Maia:
Guriak gosaldu du
arraultza parea,
Colina:
guriak'e ta agian
hor dago klabea.
Maia:
Jaten gutxinez badu
abilidadea,
Colina:
jaten bikaina da-ta
bersotan hobea.
Colina:
Bietan ez daduka
Sustraik parekorik,
Maia:
baina aukera badu
ezer hartzekorik.
Colina:
Gaur txapeldun dugula
irizten diot nik,
Maia:
Jonek hartu ezkero,
ez du egingo lorik.
Maia:
Entzun al dezu Jonen
gaurko habanera?
Colina:
Barkatu, une hortan
juan naiz kumunera.
Maia:
Txanpainez beteta dut
etxeko bainera;
Colina:
hala ere ederki
moldatuko gera.
Colina:
Bi ama hemen gabiltz
ta biak sufritzen,
Maia:
nahiz ta bertsotaz ezer
ez deun entenditzen;
Colina:
semea dabil eta
hor gabiltz sentitzen,
Maia:
gazteago banintza
neu hasiko nintzen!
Maia:
Hau da sufrimentua
ta ezin bukatu!
Colina:
Luze ari direla
zertako ukatu?
Maia:
Bakarkako lanari
ezin ondo hartu,
Colina:
beatziko txikian
behar du kantatu.
Colina:
Horrela're ez badu
azkar bukatuko,
Maia:
gureak mantsotzeko
badu mila truko!
Colina:
Musu emango diot
ikusi orduko;
Maia:
ez dela nerbiosoa
Euskadi lekuko.