Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Egunero entzuten ditugu gerra albisteak. Oraingoan gainera gerra humanitarioa omen da. Misilak eta janaria botatzen dituzte Afganistanen. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amerikarrek beren barruan
ze lotsa gutxi daukaten!
Gizarte-gerra omen dala hau
ari zaigu ba esaten;
lehendabiziko misil ta bonbaz
herriak hautsi ta eten,
eta ondoren hegazkinetik
jana nahikua ematen;
ta tontoenak ere badaki:
hildakoak ez du jaten. (bis)

Hor ari dira dolar apurrak
gerra egiteko biltzen;
hor ari dira herri xumeak
behin betirako isiltzen;
hor ari dira apal ziranak
geroz gehiago umiltzen;
hor ari dira bonba erraldoi
kaltegarriak amiltzen;
hor ari dira gerra zikinaz
errugabeak garbitzen. (bis)

Kapaz dira hoiek mundu osoa
txikitu eta jateko!
Euki nahi dute planeta dena
Amerikaren menpeko.
Horri diodan gorrotoa nik
ez dut luzaro gordeko;
batu gaitezen ta kontra egin,
ez ote degu hobeko?
Txiki geranak elkar gaitezen
haundiai kontra egiteko! (bis)