Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Alde batetik begiratuta
ez da notizi zatarra,
baina zientziak ere behar du
bere atzetik oharra.
Ba ote dugu guk betirako
bizi izateko beharra?
Notiziak barra-barra,
bada nahiko zarraparra,
baina betiko bizitza ere
izan ahal da bizi txarra,
ta bizi ona eukitzea da
nik gura nukeen bakarra. (bis)
Kontaezina, sinestezina
aurrerapenen ilada,
berri bitxi ta sinesgaitzekin
betea azken bolada.
Gizakia ustez gaur egun dugu
guztiaren ugazaba;
zientziaren abiada,
noraino heldu den, hara!
Baina niri hori ez zait inporta,
esana baitaukat jada:
zertan luzatu bizimodua
sufritzeko baldin bada? (bis)
Baina hara zer lor dezaketen
buru batek ta esku bik,
"bizimodua luza liteke"
hor lagunak ohartu dit.
Nire ustetan horrek ez dauka
ez hankarik, ez bururik;
nire ahalmenak bildurik,
nik egina dut konturik
ta nahiago dut lehen bezelaxe,
halaxe uste baitut nik:
heriotzarik ez badaukagu
bizitzak ez du zentzurik. (bis)