Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian. Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Munduan libre bizi izatea
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alde batetik begiratuta
ez da notizi zatarra,
baina zientziak ere behar du
bere atzetik oharra.
Ba ote dugu guk betirako
bizi izateko beharra?
Notiziak barra-barra,
bada nahiko zarraparra,
baina betiko bizitza ere
izan ahal da bizi txarra,
ta bizi ona eukitzea da
nik gura nukeen bakarra. (bis)


Kontaezina, sinestezina
aurrerapenen ilada,
berri bitxi ta sinesgaitzekin
betea azken bolada.
Gizakia ustez gaur egun dugu
guztiaren ugazaba;
zientziaren abiada,
noraino heldu den, hara!
Baina niri hori ez zait inporta,
esana baitaukat jada:
zertan luzatu bizimodua
sufritzeko baldin bada? (bis)


Baina hara zer lor dezaketen
buru batek ta esku bik,
"bizimodua luza liteke"
hor lagunak ohartu dit.
Nire ustetan horrek ez dauka
ez hankarik, ez bururik;
nire ahalmenak bildurik,
nik egina dut konturik
ta nahiago dut lehen bezelaxe,
halaxe uste baitut nik:
heriotzarik ez badaukagu
bizitzak ez du zentzurik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra