Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Itsaso zabalean topo egin dozue bakoitza itsasuntzi batetan. Bat, zu Telleria, Amerika aldera zoaz, eta zu Azpillaga Euskal Herri aldera zatoz.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeberio
Amets haundi bat eginda jaunak
nola neguen lehendikan
pentsatu nuen alde egitera
jaun andreok hemendikan,
beste biderik ez dago eta
itsaso zabaletikan
ni haruntzara nijoa eta
hau berriz dator handikan
ta Lopategi galdetzen diat
zer berri dek Amerikan.
Lopategi
Amerika da dolar aldetik
sendo eta indartua
zerbaiten bila harutz juteko
jarri nintzan ni gertua,
baina berriro nator bueltaka
neure txalupan sartua
Euskal Herria maitatzen bai dut
Euskal Herrian sortua
gaur gaberako hartu nahi nuke
Elantxobeko portua.
Zeberio
Nere berria nik Lopategi
nahi diat adierazi
barrengo penak kontako izkiat
al baldin bada lehenbizi,
hemen gabiltzak burruka baten
bemen txakur ta polizi
hemen gabiltzak herri batean
gu ez lan eta ez justizi
hargatik nijok Euskal Herritik
Amerikara igesi.
Lopategi
Sorte ezberdinak izaten dira
bizitzaren erlojuan
eta zu ere jarria zaude
itsasoko atajuan,
Euskal Herria izanagatik
hain egoera bajuan
denon artean jarriko degu
merezi duen tajuan
sorterritxo hau maite baduzu
urrutira etzaite juan.
Zeberio
Hemen zeukagu eskandaloa
hemen zeukagu nahastea
egia esanda bat hiltzen didate
eta kartzela bestea;
hargatik nik-e pentsatu diat
Amerika ikustea,
buelta eder bat egingo diat
nola naguen gaztea
gero berriro etorriko nauk
nere hezurrak uztea.
Lopategi
Egia da bai kartzelan daude
gaur hainbat anai ondradu
justiziaren legeak galdu
bait dita hainbeste gradu
etorkizun bat dugu aurrean
eta euskaldunen kargu
ta bere maila hartu nahiean
Euskal Herriak diardu
bere semeak alde ein ezkero
zeinek konpondu behar du.