Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur bai bata eta bai bestea, muturra garbitu gabe etorri zarete Durangora.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Neri begiraturik
nork dauka zalantza
garbitasunik gabe
heldu naiz honantza
ur presko hori bait da
neretzat arantza
hargatik azaldu naiz
ilun eta baltza.
Telleria
Kolore hain zikina
al zaio erantsi
lehen beltza dauka eta
hain dago itsusi
ez ur eta ez zapiz
gaur ez du iguertzi
baina hala ere ez du
mila diferentzi.
Lopategi
Hori izaten omen da
goizerako lana
iturri ondotxoan
dadukagun plana
askok garbitzeko du
kristoren afana
garbiago ez al da
zikintzen ez dana.
Telleria
Aurpegi zikinarekin
ez gaude inola
ez da hau gurasotatik
hartu zan eskola
garbitasuna maite det
inundik ahal dala
baina nik pentsatu det
gaurko igual dala.
Lopategi
Ez gaitu ikaratzen
zuen begituak
hortik ez bait ditugu
geure delituak
argitu nahi nituzke
nere merituak
ur gabe manejatzen
gera ijituak.
Telleria
Zikinak ez du hartuko
gaurkoan gailenik
hoi zer dan lehendik ere
ondo bai dakit nik
Lopategi bera beltza
degula esanik
hau imitatu nahi nuen
kolorean be nik.
Lopategi
Zu ere ibili zaite
neronen atzean
penik ez da izango
zure bihotzean
ni beti ibiltzen naiz
ijito antzean
ta gastu jeneralik
ez daukat etxean.
Telleria
Aurpegi beltzak badu
hainbeste balore
beltza du baina hala ere
daukagu dotore
jaboia beharko du
Lux edo Bilore
lau bat kilo erosi
ni garbitzeko ere.