Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Urte batzuk badituzu eta bakarrik bizi zara eta gaur konturatu zara oinetakoak lotzeko ere ez zarela gauza. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean horrelakorik
neri ezin bururatu,
orduan, lagun bat ez hartzea
egin nun nahiko pekatu,
urteak martxan doazte eta
ai, honek ez du barkatu,
gogor ziranak bigundu dira,
bigun ziranak gogortu,
oinetakoak lotu ber eta
lurrera ezin makurtu. (bis)

Hamaika bider ibiltzen nintzan
zerbait banintzan asmotan
orain ohera joaten naiz eta
barrena sartzean Iotan,
zer bidetatik ibiltzen geran
pentsatutzen det frankotan,
izan e horren xelebre gabiltz
bizi garan mundu hontan,
elbi bat haina ez gera eta
Jangoiko geralakotan. (bis)

Urtean behingo balitza hutsa,
gertatzen da egunero,
ta pentsatzen dut erremeiorik
ez duela honezkero,
gazte maiteok jarri zaitezte
hau entzunda bero-bero,
laguntxo bana bila zazute
zuentzako aukeraro,
damua alper izan ez dedin
denbora pasata gero. (bis)