Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lanaren bila han, hor, hemenka
pasatu det egun dana,
jan behar honek nor beretzako
nola izaten dun zama,
gauza tristea nik iluntzean
berriro daukat nigana,
egun guzian ibili eta
lanik ez dadukat ama. (bis)
Hortikan ere nabarmena gaur
leike nere arpegia,
jornal gabeko sukaldetxoak
benetan tristeak dia,
ama dadukat urtetan zaharra
neu sasoiko edadia,
baina azkenik eskean bildu
beharko degu ogia. (bis)
Arnasa detan artean behintzat
eman nahi diot segira,
leheno esan det hemen guretzat
hain ordu garratzak dira,
ama maitea mintzatu nahi det
sentitzen dedan neurrira,
ni praile juan biharko det ta
zu berriz miserikordira. (bis)