Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ama eta biok bizi zarete etxean bakarrik, egun osoan lanpostu baten bila ibili zara bainan inork ez dizu Ianik eman. Gauen etxera joan zarenean, ama zure zain zegoen eta hiru bertso kantatu dizkiozu.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lanaren bila han, hor, hemenka
pasatu det egun dana,
jan behar honek nor beretzako
nola izaten dun zama,
gauza tristea nik iluntzean
berriro daukat nigana,
egun guzian ibili eta
lanik ez dadukat ama. (bis)

Hortikan ere nabarmena gaur
leike nere arpegia,
jornal gabeko sukaldetxoak
benetan tristeak dia,
ama dadukat urtetan zaharra
neu sasoiko edadia,
baina azkenik eskean bildu
beharko degu ogia. (bis)

Arnasa detan artean behintzat
eman nahi diot segira,
leheno esan det hemen guretzat
hain ordu garratzak dira,
ama maitea mintzatu nahi det
sentitzen dedan neurrira,
ni praile juan biharko det ta
zu berriz miserikordira. (bis)