Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Nom de la strophe:
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Udaletxean ba dut
hainbeste denbora,
noizbait iritsi ere
legeen ondora,
asto baten gainean
nator gaur bandora,
herriak jakitea
ona izango da,
hauxe agintzen dugu
hemendikan gora: (bis)
txakurrak katera ta
lapurrak zulora.
Bertsozaletasuna
nola den ikusi,
nahi dugu adirazi
bihotz eta guzi,
orain artean gaude
herrian itxusi,
erdera besterikan
ez gendun ikasi,
baina hontatik aurrera
ein daigun garrasi, (bis)
euskera izango dela
herriko nagusi.
Bando baten bidean
ez gaude isilak,
udaletxeak ere
ba ditu gurpilak,
hauxe eskatzen baidu
gaur kontzejal pilak:
gogoratu biziak
eta berdin hilak,
armarik behar bada
jaso ukabilak, (bis)
alkatean hitza da:
Aurrera mutilak!