Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Sebastian, Amuriza bertsolariaren emaztea zaitugu. Bertsolari Txapelketa garai honetan hain kezkaturik ibili da, izan ere, zure senarra hau, ez da zuen etxean giro izan.

Description

Air
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Amuriza, Xabier
Représentations Périodiques
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Ez nuen uste senarra horren
gaizki zanik azalduko,
pazientzirik ez ote dio
norbaitek gaur bidaliko,
beti jenio txarrean zaude
errietak nerekiko,
txapela galtzen badezu ere
mundua ez da galduko.
Amuriza
Txapelketako trantze hauetan
jartzen gara oso grabe,
estuasunak belarritatik
tripara joaten dirade,
behingoz bederen, ene emazte,
zaude gizonaren alde,
mundua ere buka liteke
zure defentsarik gabe.
Lizaso
Hizketarako ez dadukazu
lehen hainbeste borondate,
sukaldean bat ez gera eta
ohean ere aparte,
mesederikan ez da zuretzat
eta neretzako kalte,
Benidorrera juan behar det
saltsa hau bukatu arte.
Amuriza
Benidorrera eramaitzazu
nerbio hauek saskian,
bainan nik ezin lasaitasunik
agertu final guztian,
kontu atera lehenago nola
ibili dan Sebastian,
joan zan astean erdi galduta
ibili zan Donostian.
Lizaso
Ez ikaratu ez naiz galduko
dirua luza zaidazu,
despedidako emango dizut
bihotzetikan bi musu,
Belodromoan gertatuakin
eman zaidazu abisu,
nola gozatu jakingo al det
txapela galtzen badezu?
Amuriza
Galtzea ere etor liteke
hemen pausuka-pausuka,
nere larria une honetan
ezin nezake izkuta,
esan didazu igual hasiko
zarela neri musuka,
txapela neuri utzi faborez
prakak zeorrek dauzkazu ta.
Lizaso
Nik ondo dakit bertsolaritzak
berekin dula jokua,
lehendik bi txapel dituzu eta
osatu nahi hirukua,
ezina bada, zer egingo da?
Konformatu ta nahikua,
gutxinez sano gorde ezazu
txapelaren azpikua.
Amuriza
Txapelpekoa, oi andre sorgin,
ez dago gaurko kasuan,
neronen alde baldin bazaude
ez nazazu jar lazuan,
bestela gero esango dute
etxean eta auzuan,
Amurizaren txapela ere
emazteak galdu zuan.