Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jon Sarasua
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Narbaiza
Aldizkari polita
eskuan deguna,
Sarasua
Gustora dago behintzat
alboko laguna,
Narbaiza
baina lastima degu
sasoi ona juna,
Sarasua
orain hauek daukate
lehen guk genduna.
Sarasua
Guk ez genduen horren
errez erakusten,
Narbaíza
apaizak ez baizuten
gauza hortan uzten
Sarasua
hala ere gustora
gaurkoak ikusten,
Narbaiza
lehen e mutilak azkar
bilatzen ginuzten.
Narbaiza
Gaur erakusten dute
daukaten guztia,
Sarasua
neretzat ondo dago
horrela uztia,
Narbaiza
baina berotu ezik
normalak ez tia,
Sarasua
horren zalea da gaur
mutiko gaztia.
Sarasua
Lehen eta oraingoak
guztiak edarrak,
Narbaiza
ikusten al ditun hor
dauzkaten iztarrak,
Sarasua
bizkarrak zuri eta
berdintsu bularrak,
Narbaiza
hau den sufrimentua
amonatxo zaharrak.
Narbaiza
Hobe genduke hauen
sasoia bagendu,
Sarasua
sasoi hori aspaldi
zaigu guri kendu
Narbaiza
orduan bista hortik
beharko aldendu,
Sarasua
gaur egun ahal duenak
dena erakusten du.
Sarasua
Gaur bizi izan banintz
askoz e nahiago,
Narbaiza
burutik txoratutzen
hi hasia al hago?
Sarasua
Bikinia jazteko
desiatzen nago,
Narbaiza
gure lora lehen zegon
txoko hortan dago.