Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Mari Narbaiza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Narbaiza, Juan Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Narbaiza, zuk egunez egiten duzu lan eta Egañak berriz gauez, Narbaiza dugu eguzkia eta Egaña ilargia. Udako ilunabar eder batean hor egiten duzue topo biok itsas gainean.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Mari Narbaiza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Narbaiza
Sarri bezela gera gaurkoan
zu ta ni biok alkartu,
ta oraingoan beharko gera
geure lanekin ohartu,
nik utzitako terrenoetan
ilargia zera sartu,
egun guztiz nik gozatu ditut
gaua zeure kontu hartu.
Egaña
Gogor lanean saiatu nadin
hartu dut erabakia,
pasoa libre utzi didazu
argitu zait bekokia,
ilunabarrez eguzki galga
ez da gauza egokia,
maiteminduak nere zai daude,
egin zaidazu tokia.
Narbaiza
Maiteminduak alkarri behar
gauza onak erakutsi,
horretarako zure babesa
hor egin zaie iritsi,
baina gauz askotako ilunak
badauka bere garrantzi,
egun goxo bat gauez mikazten
arren ez zazula utzi.
Egana
Gauza mikatzik nik dakidanez
ez det erasor artean,
gauza zatarrak berdin egiten
dira eguzki tartean,
aholkutxo bat eman didazu
eta konpondu gaitean,
maiteminduak zainduko ditut
nere argiaren pean.
Narbaiza
Beraz bakarrik zu zera gaurkoz
maiteminduen jueza,
baina gehiago esateko ere
badet nerekin amesa,
gau ilunetan gauz asko degu
oker eitea erreza,
zu zera gure lapur guztien
parteko edo babesa.
Egaña
Atakatuaz hasi zait eta
sortu dizkidan senperrak,
gauean sarri irteten dira
lapurrak era alperrak,
bainan hala re gutxitzen dira
alproja hoien okerrak
ilargi honek sortutzen ditun
argi printzari eskerrak.