Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Millan Telleria

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Areitio, Juan Mari
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Millan, gaupasa eginda goizeko seietan autoestop egiten zaude. Zein geldituko eta, Areitio, zure garai bateko andregaia gelditu zaizu.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Eupadaka eta oihua,
luzatu behatza,
zutik ezin mantendu
badaukat balantza,
norbait helduko zela
banun esperantza,
egunon bat neskatxa
eraman Zornotza(ra).
Areitio
Gure ametsak ez doaz
hutsetik hutsera,
kotxe honetan zatoz
orain ezartzera,
orain be(re) lehen bezela
zu ibiltzen zera,
ordu hontan al zatoz
Bilbotik etxera?
Telleria
Ez neska Bilborantza
ez naiz inguratu,
hemen kaletan zehar
det gaua pasatu,
oraindik pistolarik
ez det deskargatu,
horren premin bazaude
nunnahi aparkatu.
Areitio
Mutila nola mintza
liteke hemen hola?
Nik ez det onartutzen
gaur zure eskola,
lehen be(re) garbitu ditut
hiru-lau pistola,
eta zureak ez dit
batere ajola.
Telleria
Lehen ere hala zen da
neskatxa lasaia,
tertuliak iadanik
mu(g)itu dit anaia,
beraz zu garbitzeko
daukazu espraia,
hortarako ni gertu
mutiko lasaia.
Areitio
Mintzatu behar degu
behar dan rnodura,
zu zerade neretzat
iturriko ura,
pistola garbitzea
zuk badezu gura,
bat gehiagogatikan
ez deuzta ardura.
Telleria
Elkar maitatutzeko
lehen bazen aukera,
hainbatetan e(g)in nizun
maitasun galdera,
baina horrengatikan
norbere aldera,
gaur horrela bazabiltz,
bapo aldatu zera.
Areitio
Mutil hau nola dagon
sinistea lan da,
lehenago zeukan honek
tonto baten planta,
orain hor nabil beste
batzuei emanda,
nola emango nizun, zu
tontua izanda?