Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Juan Mari Areitio
Datu pertsonalak
- Nom
- Areitio, Juan Mari
- Prénom et nom completes
- Areitio Elkoro, Juan Mari
- Naissance
- 1945 Abadiño + Abadiño < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1982, 1986, 1989 (finalaurreak) eta 1993.
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 1987 (finalista), 1990, 1992 (finalista), 1994 eta 1996.
Osinalde Saria (Gabiria): 1965
Mallabiko saria (Mallabia): 1975, 1976 (Txapelduna), 1977
Artxanberri eta Patxi Errota saria (Zaldibia): 1977
Zepai saria (Idiazabal): 1975, 1976, 1977
Urretxindorra saria (Muxika-Areatza): 1995
Information biographique
- Biographie
- Abadinoko (Bizkaia) Gaztelu auzoko Burgizar baserrian jaio zen, 1945eko maiatzaren 6an. Hargatik, “Gaztelu” goitizenez ere izan zen ezaguna bertsotan hasi zenean. Maria Anjeles Azpiririrekin ezkondua, hiru seme-alaba izan dituzte; beren alaba da Alaitz Areitio Azpiri bertsolaria. Nekazaritza, tornerotza eta eraikuntza izan ditu lanbideak.
Nekazal giroan hezia, gaztetxotan bertsozaletu zen kantu eta bertso zaharren giroan eta euskaltzaletasunak bultzata; berekasa hasi zen bertsoa lantzen eta lagunartean jardunez trebatu zen. Inguruko euskaltzale eta bertsozalek bultzatu zuten plazara, eta 1963an jardun zen lehen aldiz plazan, Abadinoko Mendiola auzoan, Juan “Kapela”, Igarzabal eta “Xepai” lagun zituela. Garaiko bertsolari gazteentzako sariketetan parte hartuz jarraitu zuen eta ezaguna zen heinean handik eta hemendik deika hasi zitzaizkien. 1980 eta 1990 hamarkadetako Euskal Herria eta Bizkaiko Txapelketetan parte hartu zuen.
Bertsolari estimatua eta maitatua da Elorrioko ikastolak (1991), Errigoitik (2000) eta Durangaldeko Bertso Eskolak eta Iurretako Kofradiak (2026) eskaini dizkioten omenaldi edo eskerronezko ekitaldiek erakusten duten bezala.
Bere ibilbidearen arrastoa utzi du Bertsolaria aldizkariko 126. zenbakian idatzitako "Juan Marin Areitio: nire bizitza" artikuluan.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 1963an, Abadiñon, Juan "Kapela", Igarzabal eta "Xepai" lagun zituela
Autres travaux
- Bertso jarri ezagunenak
- Martuteneko notizi hura

