Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Guraso gazte bat zaitugu, goizero zazpiretan ateratzen zara etxetik lanera. Gauean berriro itzultzen zeranerako zure haurra lo dago.

Description

Air
Begira nago jarria beraz
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Emaztea ta ni semetxo bat
pozik sortu berri gera,
hamairuren bat hilabetetxo
dituzu txit gorabera,
nola arraio ari naiz galtzen
bera hezitzeko aukera?
Banoa lana uztera, (bis)
bestela beste lantegi baten
lan hobe bat eskatzera,
nik bizipozik ez dut galdu nahi
semearekin batera. (bis)

Esanda ere zeinek sinistu
gu biok zein pozik gauden,
lanetik nator eta umea
lotan ikusten dut hemen,
baina ez dakit hau maitatzeko
zer aldatu beharko den,
etsipena dut nabarmen, (bis)
nik lantegian aldaketa bat
eskatuko dul: lehenbaitlehen
bestela haurrak ez du jakingo
bere aitatxo nor duen. (bis)

Emaztea ta ni egin ginan
zorionez oso lagun,
bera ari da baina nik ezin
umea hezitzen jardun,
horrela ezin segi liteke
pentsatzen dut gau ta egun,
ea zer asmatzen degun! (bis)
Semea daukat erdi umezurtz,
andrea erdi alargun,
behar dan dana aldatuko det
alkar maitatu dezagun. (bis)