Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Muñoa, Mattin Treku "Mattin"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Représentación
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Muñoa, Fermin
Treku, Mattin "Mattin"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Mattin izango da neskazarra eta Fermin Muñoa Aita San Antonio Urkiolakoa. Bi bertso: neskazarra asiko da eskabidea egiten nobiyo bat nai duela, ta bi bertso, eta gero ori bukatzen dutenean, ba, gaurko jayari buruz, gaurko jayaren gañean.
Gaiari oharrak
Lehiaketaz kanpoko saioa. Irigoienen aurkezpena: "Juraduak orain erabakia artu bear du
eta ni pentsatzen egon naiz bertsolari gazte au bakarrik emen uzten baldin badegu, ba, or ibilliko
dala ardi galdua bezela. Bañan Mattin prest dago laguntzeko, eta erabakia artzen degun
bitartean, nik gai bat emango diet bñia bertso egin ditzaten, eta gero ori bukatzen dutenean
gaurko festari buruz nai dezutena esan".

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Muñoa, Mattin Treku "Mattin"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mattin:
Neri gogoa ethorri baizaut
gazte hunen laguntzeko,
ta neri gaya emana naute
neskazarra egiteko,
orai arthian gogorik ez dut
beñe izan ezkontzeko,
bañan oraitxe norbeit nai nuke
nere anken berotzeko.

Fermin Muñoa:
Orain zartzen, asiya zaude,
lenxago ziñan gaztia,
gaurko eguneko neskatxak nai ez
zarrarikan ikustia,
ta San Antoniok pentsatu du
gauz auxen esatia:
akaso norbait etorriko zaizu,
ondo portatu zaitia.

Mattin:
Nere lagunak nekez inen du
aitona zarrain gradua,
eta neri orai jina zaut
neskazarraren gogua,
bien artian guk aiseago
pasa ginion negua,
nik oherat ekarriko dizut
kafea bero berua.

Fermin Muñoa:
Zar auri beira egoten naiz ni
klase askota pentsatzen,
denbora juan eta gero
nola ari dan sayatzen,
egunero otzikan dago,
iñola ez da berotzen,
lenago gauz ori ez al zitzaizun,
ai, mutilzar, akordatzen?