Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jon Lopategi
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lopategik:
Baserritikan kanpora leno
bizi izan nintzan suabe,
ta nere lurrak onen eskutan
arkitu izan dirade,
oain asi bear lurra landutzen
nago bizimodu-jabe
nerekin bear derrigorrezkoz
zaude zu etxerik gabe.
Xalbadorrek:
Lehen nagusi ona ziñan ta
orai txartu ahal zera?
berrogoi urthe badut ni jinik
lanera zure etxera,
etzaut gustatzen zure aldetik
hartu dautazun manera,
utziko othe nauzu oroi hortxe
kanpuan gosez hiltzera?
Lopategik:
Nere lagunak orretan badu
nola-alako arrazoi,
bañan niretzat nolatan izan
etxe au gasturikan doi,
derrigorrian eldu zitzaigun
gura ez genduan sasoi,
baña oaindikan nai baldin bazu
izan zaite nere morroi.
Xalbadorrek:
Zer naiz hada ni orai arthean
zuretzat txarra izandu?
zure baserri ori ez du-ta
egin ahala zabaldu
inposible da zuretzat ere
gauza orrek igual du,
zendako behar dut bada orai
lenagotik nik aphaldu?
Lopategi:
Nere eskeintza ez duala nai
modu orretan esan du,
arrokeriyak probetxurikan
sekula ez du izandu,
nikin traturik nai ezpadezu
ainbat ariñen aldendu,
aberastuta ondo ziñake
len lana egin bazendu.
Xalbador:
Zendako egin, oi nagusia,
zuk ere hola bekatu?
zure baserri on ori ez dut
santa sekulan ondatu,
lana egiñez aberasterik
izan zaiken ez pentsatu,
zer naiz bada ni aberastu ta
nagusi jauna pobretu?