Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jon Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Aire, Fernando "Xalbador"
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biak baserritarrak izango dira. Lopategi baserri baten jabea eta Xalbador baserri ortan berrogei urtean bizi izan dan maizterra. Eta nagusiak, berak erabilli nai zuela baserriya ta juzgaduz bota egin da maizterra oraintsu baserritikan.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategik:
Baserritikan kanpora leno
bizi izan nintzan suabe,
ta nere lurrak onen eskutan
arkitu izan dirade,
oain asi bear lurra landutzen
nago bizimodu-jabe
nerekin bear derrigorrezkoz
zaude zu etxerik gabe.

Xalbadorrek:
Lehen nagusi ona ziñan ta
orai txartu ahal zera?
berrogoi urthe badut ni jinik
lanera zure etxera,
etzaut gustatzen zure aldetik
hartu dautazun manera,
utziko othe nauzu oroi hortxe
kanpuan gosez hiltzera?

Lopategik:
Nere lagunak orretan badu
nola-alako arrazoi,
bañan niretzat nolatan izan
etxe au gasturikan doi,
derrigorrian eldu zitzaigun
gura ez genduan sasoi,
baña oaindikan nai baldin bazu
izan zaite nere morroi.

Xalbadorrek:
Zer naiz hada ni orai arthean
zuretzat txarra izandu?
zure baserri ori ez du-ta
egin ahala zabaldu
inposible da zuretzat ere
gauza orrek igual du,
zendako behar dut bada orai
lenagotik nik aphaldu?

Lopategi:
Nere eskeintza ez duala nai
modu orretan esan du,
arrokeriyak probetxurikan
sekula ez du izandu,
nikin traturik nai ezpadezu
ainbat ariñen aldendu,
aberastuta ondo ziñake
len lana egin bazendu.

Xalbador:
Zendako egin, oi nagusia,
zuk ere hola bekatu?
zure baserri on ori ez dut
santa sekulan ondatu,
lana egiñez aberasterik
izan zaiken ez pentsatu,
zer naiz bada ni aberastu ta
nagusi jauna pobretu?