Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-05-06 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Nikolas Zendoia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Représentación
1995-05-06 Mutriku Txapelketa
Gai-emailea
Oteiza, Mariasun
Bertsolaris / Auteurs
Jimenez, Alfonso
Zendoia, Nikolas
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Biok adin bera daukazue, berrogeina urte, baina pentsakera desberdina. Zuk A.Jimenez bizitzaren erdia pasatu duzula uste duzu eta zuk, N.Zendoia, bizitzaren erdia gelditzen zaizula pentsatzen duzu. Hiruna bertso A. Jimenez hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1995-05-06 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Nikolas Zendoia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jimenez
Bizitza doa gogoan kontra
ikusten diot kakoa,
erdia joan zait ta beste hainbeste
ez da izango nahikoa.
Bizitza degu oilotegiko
makil baten antzekoa,
labur samarra izateaz gain
zirinez betetakoa.

Zendoia
Nor bere buruz etsitzea da
hemen gauzik okerrena,
aska ezazu zentzua eta
lasai ezazu barrena.
Oraindik etortzeko daukazu
sasoirikan ederrena
o bihotzeko adiskidea
ez galdu itxaropena!

Jimenez
Zuk dabilkizun pentsaera hau
ez det izango sekula,
oraindik beste hainbeste dela
ta zuk gustora kalkula.
Zuk ere mina izango dezu
zertarako disimula,
txarrena degu zure burua
engainatu nahi dezula.

Zendoia
Aitortzen dizut noiznahitan ere
badirala apuruak,
baina bakoitzak edertu behar
ditu geure inguruak.
Adin txarrikan ez dauka hemen
bizitzak eta munduak,
gorputzak zerbait galduak arren,
irabazten du buruak.

Jimenez
Orain jo ta su segitzen dezu
animatzeko planean,
mamu ugari nabaritzen det
orain zure esanean.
Konklusio bat atera leike
hemengo harremanean,
ea berdina pentsatzen dezun
zu hiltzear zaudenean.

Zendoia
Ikusten zaitut zeure barrenen
ezin zerala kabitu,
era hortako burubideaz
inora ezin abitu.
Egin behar dan gauza bakarra
geure barrena lasaitu,
ia hilean gaudenen ere
norbaitek zainduko gaitu.