Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Aitor Mendiluze
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Loidisaletxe-II:
Nere jarrera hori da eta
izan nahi nuke hitzeko,
motiboik ez da telebistaren
aurrean beti biltzeko.
Haurrak ez dute ia ohiturik
pasiatzen ibiltzeko,
modu politak gehio badira
orduk ondo pasatzeko.
Mendiluze:
Denok dakigu neurritik kanpo
kaltegarrikoa dela,
baina ez dezu gauza onikan
inoiz lortuko horrela.
Munduan zehar zer berri dagon
enteratu ditezela,
gaur egun ezin gintezke bizi
kobazulotan bezela.
Loidisaletxe-II:
Nere jarrera antzina edo
zaharkitua omen da,
baina zaharraren esana sarri
arrazoidun izaten da.
Munduan berri jakin behar du
baina kalera ertenda,
telebistaren denbora pasa
gaisotasun bihurtzen da.
Mendiluze:
Gaisotasun bat izan liteke
ikusi ezkero noiznahi,
baina ona da ikusiz gero
neurri batez eta lasai.
Programaketa azter ezazu
egon zer ikusiko zai,
zer ahaztua badago baina
zer ikasia ere bai!
Loidisaletxe-II:
Kaja zahar horren aurrean ahaztu
egiten dira lagunez
eta zertxobait esan nahi dizut
orain zuri erantzunez.
Ezer onikan ez leike lortu
gezur pila hoi entzunez
zeure haurraren onerako da
ta joka zazu zentzunez.
Mendiluze:
Ez diet uzten telebistara
joaten goizean goizik,
baina noizbeinka uztea edo
zentzuzkoa leike kasik.
izatez ezin jakingo dezu
argi erakutsi ezik,
hori ez dala kaja tontoa
maisu dotore bat baizik.