Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Bizi honetan zein gogorra den
paioekiko morrontza,
egia esan jokabide hau
iduri zait arras motza.
Lehen eguna klasean eta
halako harrera hotza,
urduri naiz eta lotsa, (bis)
esku batekin burua tapa
ta bestearekin poltsa,
azal iluna daukat nik baina
hale're badut bihotza. (bis)
Esan liteke niri urrutitik
hartu didatela usai,
zalantzak dauzkat maisua bera
ez ote den denen itzai.
Jarrera hori ikusi eta
ni nolatan egon lasai!
Zalantzak dauzkat nolanahi
ta amorrua ere bai.
Izango al naiz une krudel hau
sekula gainditzeko gai...
nere lagunak ez direnekin
laguntasunik ez dut nahi.(bis)
