Bertsos - View details   To know more about this section

1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Elizburu, Izaskun
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu Aitor ijito bat zara. Zure adineko haurrak bezala joan zara zu ere eskolara baina zure ondoan ez du inork eseri nahi. Bi bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Ligoi bizitza ez da izaten
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizi honetan zein gogorra den
paioekiko morrontza,
egia esan jokabide hau
iduri zait arras motza.
Lehen eguna klasean eta
halako harrera hotza,
urduri naiz eta lotsa, (bis)
esku batekin burua tapa
ta bestearekin poltsa,
azal iluna daukat nik baina
hale're badut bihotza. (bis)

Esan liteke niri urrutitik
hartu didatela usai,
zalantzak dauzkat maisua bera
ez ote den denen itzai.
Jarrera hori ikusi eta
ni nolatan egon lasai!
Zalantzak dauzkat nolanahi
ta amorrua ere bai.
Izango al naiz une krudel hau
sekula gainditzeko gai...
nere lagunak ez direnekin
laguntasunik ez dut nahi.(bis)