Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Représentación
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Zelaia, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Espazio-ontzi batean urte betez zoriontsu izan zaren astronauta zaitugu. Orain itzultzeko ordua heldu zaizu.

Description

Air
Gregario edo laguntzaile naiz
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik oso txukun betea nuen
astronautaren papera,
bainan lurrean zertan gabiltza?
Hauxe da nere galdera.
Sateliten bat helduko balitz
hemen ze izango ote da?
Joan naiz ilargi aldera,
lagun batzukin batera.(bis)
Ta ondorengo hau pentsatu det
begiratuz goitik behera.
Gu zenbat geran pentsatzen degun
ta zein gauza gutxi gera!(bis)

Han ibili dan batek hementxe
egin behar du negarra.
Han bete nuen nere bihotza,
han hartu nuen indarra.
Espazio-ontzi baten barnean
hegoa eta iparra.
Han zen Jupiterko marra,
ta nunahi bazen izarra.(bis)
Ni bezelako gazte batentzat
itzultzea zoritxarra,
han izarreri begiratzea
izanikan lan bakarra.(bis)

Hainbeste leku eder ikusi
ditut bertatik guztira,
hemengo arazo hauek piska bat
konpondu izan balira!
Nere itzulera askoz hobea
gertatuko zen sikira,
urte ederra det tira,
argitzea komeni da.(bis)
Negarra ere egin det orain
lur zikin honi begira,
Hispasatean eo beste nunbait
ni banoa ilargira.(bis)