Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Gaztalondo handian
Nom de la strophe
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Modu hontako sentsaziorik
ez nuen izan lehenago
bart arratsean pentsatzen nuen
"Nere bizitza akabo!".
Nere gorputza zainduagatik
ustez ondo ta oparo
gaixotasunak etortzen dira
ustekabe aroz aro
ta orain berriz zein larri nagon
kezkaturikan zeharo
sentitzen bainaiz arraro
zerbait egongo da klaro.
Sendagilean zai jarri eta
denbora ezin igaro
ta etortzerik nahi dudan ere
oso seguru ez nago.

Estuasuna eta trantzea
orain zenbat gorabehera!
Ta azkenean sendagilea
animatu da atera
hiru-lau prueba egin dizkit ta
erantzuna're kolpera :
" Aizazu gazte ederki zaude
sasoia dezu sobera"
baina oraindik nik sentitzen det
barruan zerbait minbera
esana egia ote da?
Hori da nere galdera.
"Animo!" esan dit ta gero eman
nere emaitzan papera
bertan jartzen du "Bihar joan zaitez
onkologiko batera".

Tumore txarra, tumore ona
zalantza hori ez da broma
ta medikuek izango ahal dute
behar besteko jaramona!
Azkenean zer eta egia
nere barruak ziona
oraindik nola pasatu bada
lehen neukan ezinegona
papera eskutan damakidala
ospitaleko lau horma
nun da nere zoriona?
Nere sasoiaren sona...
Baina esperantza mantenduko det
hori baita gauza ona
azken batean horixe baita
nere eskutan dagona.