Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-10-27 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Etxeko balkoian zaude. Baliteke hemen zauden azken aldia izatea.

Description

Air
Abokatuak deitu berri dit
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alper-alperrik ez dira joaten
bizitzan hainbeste garai.
Beldurra daukat orain barruan
ta ausardi eza etsai.;
mediku baten esaldi batek
ez ninduen utzi lasai;
minbizia dut eta geroztik
barrua ez daukat alai;
salto egin nahi dut baina ez dakit
banaizen hortarako gai;
nik sufritzen dut baina ez dut beste
inon sufrimendurik nahi (bis)

Ingurun dauden horiengatik
nere bihotzak ze zama!
Eztenkada bat ekarrik zuen
medikuak neregana;
bi begietan beldurra dula
nere bikote laztana
ta oroimena neri doakit
nere bi haurtxoengana;
hainbeste behar eta ez dute
ondoan izango ama
ta gaur damu naiz noizbait agian
ausartegia izana. (bis)

Gauza batzutan labur samarra
geratzen zaigu eskola.
Nik bat eginda sentitzen ditut
bihotza eta oskola;
nere txikiak beste deus ere
ez zait oraintxe axola
baina buelta eman ta esango diet
"Amak zuengatik behinola
salto egin nahi zun baina ez zuen
halakoik egin inola"
ikas dezaten datorrenari
aurre egin behar zaiola. (bis)