Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-10-06 Elgeta Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Gabilondo, Nahikari
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Polizia zara. Gaur zure lana bukatu eta gustora zoaz etxera.

Description

Air
Arratsalde on eta muxu bat
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nola ahaztu zainetan sartu
nuen lehenengo dosia!
Besoetako azala badet
ziztada zuloz josia;
zazpi urtean egon ondoren
droga munduan jausia
pentsatu nuen kanpora egin
behar nuela jauzia;
etorkizuna eraikitzeko
eskutan nuen auzia
berriro ere hutsetik hasi
nezakeelako guzia. (bis)

Behin betirako atzean utzi
nere nahi eta ezina;
noizbait erabat ahaztu nahi nuke
nere iragan gordina.
Poliziatzat lanean hasi
ta horra nere etekina
tarteka inork begiratzea
ez zait gustatzen jakina
baina hala're egin behar det
merezi dun ahalegina
orain erabat konpon dezadan
lehenago gaizki egina. (bis)

Egindakoak, bizitakoak
noski ez dauzkat ahaztuta
kontzientziak horretan beti
lanik ematen digu ta;
gaur ere gogoz bete det lana
zintzo hasi eta buka
nahiz ta sarritan egitekoa
nik neuk ezin dedan hauta
zoriontsu naiz gustora nago
hori zertarako uka?
Droga saldu ohi zidan huraxe
nik neuk giltzaperatuta. (bis)